Gas bidezko errekarga

AK-47 eraso fusilaren ibilera luzeko gas bidezko errekarga. 1) Gas zuloa 2) Pistoi-burua 3) Barra 4) Ixtailua 5) Ixtailu gida 6) Malgukia

Gas bidezko errekarga, su armetan funtzionamendu zikloa burutzeko erabiltzen den sistema bat da. Sistema honetan kanoian zulo bat egiten da, bertatik presio handiko gasak ateratzeko eta hauek sor dezaketen indarrarekin kartutxoa atera, arma mailutu eta kartutxo berria sartzeko. Gehienetan konbustioko gasek pistoi bat bultzatzen dute honek ixtailuan edo ixtilu gidan eragin dezan, baina badira arma batzuk, MAS-49 fusila eta M-16 eraso fusila adibidez, zeinetan konbustioko gasek zuzenean ixtailuan edota ixtailu gidan eragiten dutenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search